Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bihar urtarrilaren 20an hasten dira Santaines festak Iraetan, bi asteburuetan zehar ospatuko dituzte aurtengoak.
Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, puzgarriak, zezen mekanikoa eta jumping-a izango dira txikienen gozamenerako. Ondoren hotzari aurre egiteko txokolatada beroa. Antolatzaileek festak alaitzeko gogoarekin, etortzen direnei mozorrotuak etortzera gonbidatzen diete.
Igandean Santa Ines egunean festak jarraituko du
11:00. Txupinazoa. Ondoren auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa Gure Ordeka elkartean.
12:00. gaztetxoen pilota partidak.
12:30. Iraetako pilota txapelketako finala.
12:30. Santa Ines eguneko meza.
17:30. Urrezko aizkora eta Errota harria jaialdia.
Bigarren asteburuko egitaraua ikusi hemen