Albisteak

Umeentzako mendi irteera antolatu du Agirok irailaren 22rako

Ikasturte berriko lehen mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak irailaren 22rako. Goizeko 09:00etan irtengo dira Gurutzetik. Ertxiña, San Juantxo eta Aizarnatik pasa ondoren, Zestoara itzuliko dira. Antolatzaileen arabera hiru ordu inguruko itzulia izango da.

Pirinioetara irteera

Asteburu berdinean, Pirinioetara irteera antolatu dute. Larunbat goizean irtengo dira Zestoatik eta 5 edo 6 orduko ibilaldia egingo dute Aspe eta Ossau bailaretan barrena. Gaua aterpetxean pasa ondoren, igandean etxera itzuliko dira. Irteeran parte hartzeko mendian federatuta egotea ezinbestekoa dela azaldu dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek irailaren 18a baino lehen eman beharko dute izena 665756952 telefono zenbakian.

Hemen duzue haurrentzako mendi irteerako ibilbidea:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide