Albisteak

Urdanetabidea zabaldu dute

Hilabeteko lanen ondoren, zabaldu dute Urdanetabidea. Abenduko euriteek lur-jausi handi bat eragin zuten Goikoetxeta eta Indo baserrien artean joan den abenduaren 11n. Ondorioz, Txiriboga eta Urdaneta auzoak lotzen dituen herri-bidea moztu egin zen.

Zestoako Udalak astebetera hasi zituen lanak eta erakundeak jakinarazi du konponketak amaitu dituztela: “27 metro luze dituen harri lubeta eta euri urak bideratzeko drainatze sistema bat egin da. Bestalde, bidearen beste zati batean, lehendik pitzadurak zeuden tokian, bide zatiak ere berritu dira”. Excavaciones Ekin SL enpresak egin ditu lanak eta obraren gastu ekonomikoa 35.319,87 €koa izan da. Konponketak amaituta, gaur arratsaldean zabaldu dute berriro bidea.

 

Argazkiak: Zestoako Udala




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide