Albisteak
[ARGAZKIAK] Urepele eguna ospatu zen atzo
— 2024-06-16Atzo, ekainak 15, ospatu zen Urepele eguna; Zestoa eta Urepele senidetze egitasmoaren baitan egun garrantzitsua izan zen atzokoa.
Goizetik Iriakaitz, Zestoako txistulari taldeak, eman zion hasiera festari. Ondoren, Urepeldarrei harrera egin zitzaien Gurutzean eta handik plazara kalejiran joan ziren. Bertan bertso batzuekin batera bi herriko alkateek hartu zuten hitza.
11:00etan hasita, bi herrietako ekoizleen azoka egon zen plazan eta herritar asko gerturatu ziren bi herrietako produktuak erostera.
Eguerdian bazkari herrikoiaren aurretik, Urepeldarrekin batera etorritako Klika txarangak girotu zituen kaleak eta bazkal ondoren bertso eta kantu saio ederraz gozatu zuten bertaratutakoek.
Urepeldarrak seiak aldera joan ziren etxera eta hurrengo zita urrian izango da, Urepelen, Zestoako eguna, urrian ospatuko dute eta.
Egin zaitez bazkide