Albisteak
Urkome sarien zazpigarren ediziorako proiektuak aurkezteko epea zabaldu dute
— 2021-10-22Gaur, ostirala, zabaldu dute Urkome sarien zazpigarren ediziorako proiektuak aurkezteko epea. Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea eta landa eremuko proiektuak ezagutarazi eta bultzatzea da sarien helburua.
Parte hartzaileen artean sei sari banatuko dituzte, honako sail hauetan banatuko dira sari horiek: nekazaritza jardueraren sustapena; landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena; landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea; landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea; Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena, landa eremuko emakume ekintzaileena. Sari horiez gain, eta bozka bidez egingo den sari ireki bat ere emango dute. Sail bakoitzeko proiektu irabazleak 1.000 euroko ordainsaria izango du.
Erakundeek, elkarteek, norbanakoek eta sektore honetako enpresek hartu dezakete parte Urkome sarietan. Proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 22a izango da. Lanak Urkomeko bulegoan edo urkome@urkome.eus helbidean aurkez daitezke. Proiektuak, 2021-2022 urteetan garatu edo amaitu beharko dira.
Egin zaitez bazkide