Urola Bailarako Mugimendu feministak grebarako deia egingo du

Urola Bailarako Mugimendu Feministak, Greba Feminista Orokorrerako deia egingo du azaroaren 19an. 12:00etan elkartuko gara Zumaiako Kofradian, eta, bertan, argazkia aterako dugu. Ondoren, Akaleiaren kontzertuaz eta musika gehiagoz gozatzeko aukera izango dugu pintxoen eta edarien laguntzaz.

Zestoatik Zumaiara joateko 11:00etan autobus geltokian elkartuko gara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide