Urola Erdian, langabeziak nabarmen egin du behera azken hiruhilekoan

2020-ko azken hiruhilekoan nabarmen egin du behera Urola Erdiko langabetu kopuruak. 2020-ko Martxoan hasi zen “Covid-19” osasun krisia tarteko, Martxoa eta Abuztua bitartean nabarmen egin zuen gora eskualdean zenbatutako langabetu kopuruak, Abuztua amaieran urteko kopuru handiena erregistratuz, guztira 1.670 langabetu.

Abendua amaieran erregistratutako datuei erreparatuz gero, Urola Erdian 1.414 langabetu zenbatu dira eskualdean, Iraila amaieran baina 178 eta Abuztua amaieran baina 256 herritar gutxiago. Urte amaieran, eskualdeko langabezia indizea beraz %9,0-ean kokatu da, 7,5% gizonezkoetan eta %10,8 emakumezkoetan.

Nahiz eta 2020ko azken hiruhilekoan bilakaera positiboa hauteman, ez da urte oparoa izan lan merkatuko adierazle garrantzitsuenentzat. Lanbide eta Gizarte Segurantzak bildutako datuen arabera, jarraian aurkezten diren joerak nabarmendu daitezke:

  • Nahiz eta urteko azken hiruhilekoan, Urola Erdian zenbatutako langabetu kopurua nabarmen jaitsi, 2020ko Abendu amaieran, 2019ko Abenduan baina 127 langabetu gehiago zenbatu dira, %9,9 gehiago.
  • 2020-an zehar eskualdean erregistratu diren kontratuei dagokionean berriz, guztira 5.400 kontratu zenbatu dira, 2019-an baina 2.714 gutxiago. Nahiz eta azken hilabeteetan joera positiboa erregistratu, azken urtean erregistratutako kontratu kopuruan %33,4-ko jaitsiera eman da.
  • Dirusarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) hartzaileei dagokionean, bilakaera negatiboa erregistratu da azken 12 hilabeteetan. 2020-ko Abendua amaieran, iaz hilabete berean baina 48 expediente gehiago zenbatu dira. Urte amaieran, Urola Erdian guztira, 598 hartzaile zenbatu dira.
  • Gizarte Sgeurantzako afiliazioei dagokionean, 2020-ko Abendua amaieran, 12.421 afiliatu zenbatu dira, orain urtebete zenbatutakoak baina 57 gutxiago. 2020-ko Otsaila eta Abuztua bitartean eskualdean zenbatutako afiliatu kopuruan beherakada nabarmena ikus daiteken arren, azken hiruhilekoan afiliatu kopuruan joera positiboa hauteman daiteke eta ia iaz zenbatutako zifretara iritsi da.

Bestalde, Urola Erdian, 2020-an zehar erregistratu diren Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expedienteei (ABEEE) dagokionean, guztira 487 expediente zenbatu dira. Expediente hauek, sektore nahiz jarduera ekonomiko guztietan erregistratu dira eta gehienak udaberri garaian erregistratu dira. Iraila eta Abendua bitartean, 116 expediente erregistratu dira eskualdean, hauetatik 67 ostalaritza jardueran Azaroan.

Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren azterketarekin jarraituko du uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak momentuko beharretara egokitzeko asmoarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide