Albisteak
Urola Gustagarri ekimenak “Udaberriko zaporeak” kanpaina aurkeztu du
— 2017-05-19Tokian tokiko produktuak sustatzeko eta bertako ekoizle eta baserritarrak aitortzeko asmoz, Urola Gustagarri ekimenaren Udaberriko Zaporeak abiatu dute Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziak eta Urkome Urola Kostako Landa Garapeneko Elkarteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta bailarako udaletako ordezkariek, ekoizleek eta Euskal Sagardoa jatorri-izendapeneko eta Luma Gorri Baserriko Oilaskoaren ekoizleen kideek aurkeztu dute egitasmoa, gaur, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan egin duten agerraldian. Izan ere, Urolako Trenbidea zenarekin lotu dute Udaberriko Zaporeak egitasmoa; “trenbideak lotura zuzena izan zuen bertako ekoizleekin eta gastronomiarekin. Ekoizleak azoketara joan eta beren produktuak han saltzeko elementu garrantzitsua izan zen trena”, adierazi dute arduradunek.
Jarraitu albistea irakurtzen Urola Kostako hitzaren webgunean.
Argazkia: Ane Olaizola (Urola Kostako Hitza)
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU