Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urola Kostako EH Bilduk agerraldia egin zuen ostiral arratsaldean Zarautzen. “Maiatzaren 7an, EH Bilduk BAI” izenburupean egin zuten agerraldia. Ekimenaren helburua maiatzaren 7an Zestoan, Orion, Getarian, Zumaian, Azkoitin, Aizarnazabalen, Errezilen eta Zarautzen egingo diren herri galdeketetan Euskal Herriaren independentziaren aldeko botoa bultzatzea izan zen.
Nika Lertxundi Getariako alkateak eta Arritxu Iribar Zumaiako zinegotziak hartu zuten hitza: “XXI. mendean ez dira arrotzak euren buruaren jabe egin diren herrien urratsak, dozenaka dira aurreko mendean independizatu diren herriak eta ez dira gutxi hamarkada honetan erreferendum bat egitea aurreikusten dutenak: Eskozia, Katalunia edo Faroe uharteak tarteko”.
IRUZKINDU