Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Urtero legez, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartean Urola Kostako odol emaileak omendu zituen Loilan igandean. Guztira, 183 lagunei egin zieten aitortza. Hiru sari mota banatu zituzten: zilarrezko domina (25 ateraldi egiteagatik), urrezko domina (40-50 ateraldi egiteagatik) eta Emaile Bikainaren Saria (60-75 ateraldi egiteagatik).
Omenduen artean, herritarrak ere izan ziren. Zilarrezko domina jaso zuten Conchi Aldalurrek, Milagros Aristik, Martzelo Azpeitiak, Elias Lizarburuk eta Iñaki Odriozolak. Urrezko domina, aldiz, Miguel Aizpuruak, Jose Ramon Uriak eta Jose Francisco Urteagak eta azkenik, Emaile Bikainaren Saria, Jose Manuel Errastik eta Jesus Mª Elosuak.
Oharra: Datorren ateraldia hilaren 30ean izango da, anbulategian.