Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Argiolak urriaren 2an, ostegunean, arratsaldeko 18:30etan Alonderon egingo duen aurkezpen batzarrean herritar guztiei gonbita luzatu die. Bertan, Zestoan eta Iraetan martxan jarriko dituzten proiektu fotovoltaiko berriak aurkeztuko dituzte, eta herritarrek izango dituzten parte-hartze aukerak azalduko dituzte.
Aurkezpenaren ondoren, urriaren 6tik 10era bitartean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, Zestoako Jubilatuen tabernan bulego saioak egingo dituzte. Bertan, argindar fakturak aztertuko dituzte eta proiektuei buruzko azalpen zehatzagoak emango dituzte (fakturak bertara eramatea eskatzen dute).
Halaber, Argiolak iragarri du urriaren 10ean ezohiko batzarra egingo duela, orain arte egindakoaren berri emateko eta datozen hilabeteetan bideratuko dituzten erabaki garrantzitsuak hartzeko.
Bestetik, gogorarazi dute Aizarnan eta Arroaban oraindik ez dutela sarera lotzeko baimenik lortu, baina laster izango direla berriak espero dute. Bazkideei eskerrak eman dizkiete pazientziagatik eta animoz jarraitzeko deia luzatu dute.
Informazio gehiagorako Argiolarekin harremanetan jarri daiteke argiola@ni.eus helbide elektronikoaren edo 642 637 618 telefono zenbakiaren bidez.