Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Orain presoak dinamikak antolatuta, Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo da Bilbon datorren urtarrilaren 12an. Arratsaldeko 17:00etan izango da hitzordua, La Casillan.
Zestoatik Bilbora joan nahi dutenentzako autobusa antolatu dute. Arratsaldeko 15:30ean irtengo da Gurutzetik eta manifestazioa amaitutakoan itzuliko da herrira. Horretarako, herriko tabernetan eman beharko da izena.
Argazkia: naiz.eus