Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtarrilaren 26an defentsa komunitatea plataformarekin batera, Zestoako Gazte Asanbladak Elkartasun jaialdia antolatu du Zestoako Gaztetxean. Abian dagoen prozesu judizialaren ondorioz etor daitezkeen isun eta ondorio ekonomikoei aurre egiteko baliabideak lortzea da helburua.
Iluntzeko 22:00etatik aurrera izango da Zestoako Gaztetxean eta 6 euroko sarrera ordaindu beharko da. Ke Lepo, Ezpalak eta Manitu talde zestoarrek osatuko dute jaialdiaren lehenego zatia, ondoren DJak etorriko dira: Costmix eta 3re.