Urte berri on!

Abenduaren 28ko desmuntatze lanen ondoren, ostiralez, abenduak 30, berriro joan ginen Santa Engraziara. Ermita barrua txukundu genuen. Kanpoan eta barruan utzi genituen hondakinak traktorera jaso eta behera jaitsi genituen.

Horrenbestez, 2016ko lanak bukatu ditugu. Baina laster dator 2017a ere.

Mila esker gure langintza honetan lagundu diguzuenoi, eta baita zuen galderen eta animoen bidez aurrera jarraitzeko indarra ematen diguzuen guztioi.

Urte berri on!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide