Albisteak

Ate joka dira Arroagoiko festak

Uda sasoiko festei jarraipena emanez, oraingoan Arroagoiko Santio-Santana jaiek hartuko dute lekukoa. Auzotarrek dena prest dute ospakizunerako, izan ere, jaiak ostegunean hasiko dira, arratsaldeko 20:00etan jaurtiko den txupinazoarekin. Lau egunez askotariko ekintzak antolatu dituzte herritar guztien gozamenerako.

Hona hemen Arroagoiko Santio-Santana jaietako egitaraua, osorik:

Uztailak 24, osteguna. Santio bezpera

20:00. Txupinazoa.
Jarraian, trikipoteoa
21:00. Herri afaria txikitilariekin.
23:30. Erromeria Obaneuke taldearekin.
1:30. Dantza bikote lehiaketa (saria: bi lagunentzako afaria).
3:00. DJ Patx.

Uztailak 25, ostirala. Santio eguna

11:30. Patata tortila eta sagardo lehiaketa.
12:00. Esku pilota partidak.
Naroa Gastiain – Peru Aldalur vs. Uxue Loiola – Laia Gastiain
Xabat Sasiain – Oier Alonso vs. Aritz Olaizola – Julen Odriozola
18:30. Herri kirolak, Lanberri Naiara trikitilariek alaituta.
Aizkoran, Biurri eta Joxan Etxeberria.
Harri jasotzen, Elene eta Udane Ostolaza.
22:30. Argazki proiekzioa.
23:00. Izer eta Alabier trikitilarien dantzaldia.
2:00. DJ Indate.

Uztailak 26, larunbata. Santa Ana eguna

11:00. Meza nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta bingoa jubilatuentzat Akulu bertsolariak alaiturik.
17:30. Bakarrizketak, Mirari Martiarena eta Ander Malbadiren eskutik.
19:00. Herritarren arteko kirolak.
23:00. Erromeria Bide Batez Taldearekin.
2:00. DJ Indate.

Uztailak 27, igandea

11:00. Tolareko igoera.
12:00. Altxorraren bila.
14:00. Ume bazkaria.
16:30. Ume jolasak.
17:30. Apar festa.
Jarraian, txokolatada.
23:00. Iruzta taldearekin dantzaldia (tartean otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea).

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide