Albisteak

V. Snowrrunning Belagua lasterketan hartu dute parte Asier Amallobieta eta Mikel Irurek

Joan den larunbatean jokatu zen V. Snowrunning Belagua lasterketa Larra-Belaguako eski estazioan. 200 korrikalarik hartu zuten parte, horien artean Mikel Irure eta Asier Amallobieta zestoarrak. Parte hartzaileek hamaika kilometroko ibilbidea egin zuten. Espainiako Koparen barruan jokatutako hirugarren lasterketa izan zen. Azken lasterketa Bejarren (Salamanca) jokatuko da, larunbat honetan. Lasterketan Covid-19aren aurkako neurri guztiak bete zirela azaldu du Irurek eta antolakuntzak bere papera “bikain” bete zuela azpimarratu du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide