Albisteak

Xabin Etxaide omendu dute Monbarreko sarraskiaren 35. urteurrenean

Atzo bete ziren 35 urte GALeko bi kidek Xabin Etxaide, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena Baionako Monbar hotelean tiroz hil zituztenetik.

Urtero legez, Etxaide omendu dute gaur goizean Zestoan. Goizeko 09:00etan, eguraldia lagun, Ertxinera ibilaldia egin dute hainbat lagunek. Ondoren, eguerdiko 13:00etan, omenaldia egin dute arkupetan. Ekitaldian, bertsoak, txapalaparta, txistulariak eta dantzariak izan dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide