Albisteak

Xaboiak egiten ikasteko bigarren saioa antolatu du Portalek

Joan den irailaren 23an antolatu zuen Portale kultur elkarteak xaboi solidoak egiten ikasteko tailerra. Arrakasta eta izen emateen kopurua ikusita, bigarren saio bat egitea erabaki dute. Bigarren saioa urriaren 7an egingo dute eta dagoeneko taldea osatuta dago. Aiora Urbietak eskainiko du tailerra, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Argazkiak: Portale kultur elkartea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide