Albisteak

Xanti Ugarte eta Silvia Carrizo ‘Etxe barrutik argitara’ erreportajean

Zaintzen krisia begirada ezberdinetatik lantzeko asmoz, ‘Etxe barrutik argitara’ bideo erreportajea osatu dute Olatukoop eta Argiak. Ahots ezberdinek hartu dute parte erreportajean, horien artean, Silvia Carrizo Malen Etxeako kidea eta Xantxi Ugarte Irauli Zaintza plataformako kidea. Lan hau Olatukoopeko Kooperatibak Denontzat lan taldeak osatutako ikerketa batean oinarrituta dago. Ikerketa horretan, kooperatibismoak krisi honen aterabideak lortzera bidean egin dezakeen ekarpena jorratzen du, krisiaren beraren jatorri eta oinarriak azaltzearekin batera.

Azken hilabeteetan asko hitz egin da zaintzen krisiaz, nahiz eta urteak zeramatzan errealitate honek Euskal Herriko milaka familietan. Egileen esanetan, norbere eremu pribatuan ematen diren “zapalkuntza eta esklabotasuna” egoerak salatu eta horiei aurre egiteko “bide ezberdinak” jorratzen ditu erreportajeak. Lan horretan parte hartu duten ahots ezberdinek zaintzen krisiaren oinarrian dauden “egiturazko zapalkuntzak” salatzearekin batera, “kooperatibismoak aterabide bat” bilatu asmotan jorratu dezakeen paperaz hausnartzen dute. Maitelan Kooperatibaren eredua ere azaltzen dute, “bere
argi zein ilunekin” eta zaintza kooperatibek zaintza sistema publiko eta unibertsal baten bidean izan dezakeen garrantziaren inguruko gogoeta ere egin dute.

Hemen erreportajea:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide