Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Erniarraitz Bertso Sariketa egingo da martxoan zehar. Bi urtean behin jokatzen da eta aurtengoan hamabigarren edizioa ospatuko dute. Hamabi ere izango dira parte hartuko duten bertsolari gazteak. Aurten formatu aldetik aldaketa egingo da eta oholtzan abestu beharrean, mahai inguruan arituko dira bertsolariak. Zestoa eta Azkoitin bi kanporaketa fase egin ondoren, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean jokatuko dute txapela.
Martxoaren 1ean, ostiralez izango da lehen kaporaketa saioa. 20:00etan, Azkoitiko Martirietako elkartean. Bigarrena, martxoaren 15ean, 20:00etan, Zestoako Lau Iturri elkartean. Saio hauetara joateko erreserba egin beharko da aldez aurretik, erniarraitz@gmail.com helbide elektronikora idatzita; afariko 20 euro ordaindu beharko dira.
Finala, martxoak 22an, 22:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da eta sarrerak kulturaz.eus webgunean erosi ahalko dira.
XII. Erniarraitz Sariketako saioaetan parte hartuko duten bertsolariak: