Albisteak

XII. Gipuzkoako euskal pilota egokituko txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da larunbatean Zestoan

XII. Gipuzkoako euskal pilota egokituko txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da datorren larunbatean, hilak 9, kiroldegiko frontoian. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30ak arte jokatuko dira partidak, eta pilotarien artean izango da Jurdan Arakistain zestoarra. Joseba Altuna oriotarra izango da Arakistainen bikotea txapelketan. Zazpi partida jokatuko dira guztira, bi multzotan banatuta.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide