Albisteak

XII. Koben Eguna ospatuko dute larunbatean Ekainberrin

Lurpe sareak Koben Eguna ospatuko du asteburu honetan. Euskal Herriko zortzi kobek osatzen dute sare hori, horien artean Ekainberri. XII. Koben Eguna izango da aurtengoa eta argazki lehiaketa bat antolatu dute. Lurpeko sarea osatzen duten kobetan argazkiak ateratzeko aukera izango dute bisitariek eta argazki lehiaketan parte hartu ahal izango dute.

Ekainberrin ere izango da argazkiak ateratzeko parada. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943 86 88 11 telefonora deituta edo info@ekainberri.com helbidera mezu bat bidalita. Antolatzaileek jakinarazi dute gehienez hogei pertsonak eman ahal izango dutela izena, eta sarrera doakoa izango dela.

Bisitariak eguerdiko 14:30ean elkartuko dira turismo bulegoan eta handik erreplikara abiatuko dira gida batekin. Argazkiak arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara bitartean aterako dituzte. Lehiaketako irabazleak zortzi kobetara sartu ahal izateko txartelak eta koba bakoitzeko produktuekin osatutako otar bat eskuratuko du.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide