Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Guztira 32 haurrek hartu dute parte Gaztetxoen Banakako Santakutz Pilota Txapelketako aurtengo XIV. edizioan. Abantzu Pilota Klubak eta Eskola Kirolak elkarlanean antolatzen duten txapelketa honetan, benjamin eta alebin mailako pilotariek parte hartzen dute.
Finalak bihar, ostiralez, jokatuko dira, ohiko moduan, Santa Kutz jaien bezperan. Partidak goizeko 11:00etatik aurrera ikusi ahal izango dira, Gurutzeaga Pilotalekuan.
Honako hauek dira partidak:
Partidak amaitutakoan, parte hartzaile guztientzat sariak banatuko dituzte.