Albisteak
XXXII. Patxalo Mus Txapelketa egingo dute ostiralean Ipintza elkartean
— 2025-04-09Ipintza Elkarteak hogeita hamabigarren Patxalo Mus Txapelketa antolatu du apirilaren 11rako, ostirala. Txapelketan elkarteko bazkide zen Patxalo omenduko dute. Izen-ematea doakoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek 22:00etan elkartera gerturatu beharko dute; txapelketari 22:30ean emango diote hasiera.
Aurtengoan ere ez da saririk faltako. Lehen sailkatuek txapelak eta ardo botilak jasoko dituzte; bigarren postuan geratzen direnek, oroigarriak eta bi ardo botila irabaziko dituzte. Hirugarren eta laugarren sailkatuak, berriz, ardo botilaz sarituak izango dira.
Argazkian: 2024ko irabazleak, Laura eta Marti; azpitxapeldunak, Aner Orbegozo eta Xabier Telleria.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide