Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ipintza elkarteak XXXIII. Patxalo Mus Txapelketa antolatu du martxoaren 13rako, ostirala, 22:00etan. Aurten ere, txapelketaren bitartez, elkarteko bazkide zen Patxalo omenduko dute. Parte hartzea nahi dutenek 22:00etan eman beharko dute izena, elkartean bertan.
Aurtengo edizioan ere sariak ez dira faltako. Lehen sailkatuek txapelak, oroigarriak eta ardo botilak jasoko dituzte; bigarren postua lortzen dutenek, oroigarriak eta ardo botilak eskuratuko dituzte. Hirugarren eta laugarren sailkatuek, berriz, ardo botilekin izango dute aitortza.