Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Yoga ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira Zestoan. Astearte eta ostegunetan izango dira, printzipioz 17:30etatik 19:00etara, Kultur Etxean.
Mertxe Urretak emango ditu ikastaroak. Urretak 25 urteko esperientzia du Yoga munduan. Adin mugarik ez da izango izena ematerako orduan: haurrentzat, gazteentzat, helduentzat, haurdun daudenentzat,… egokia baita Yoga praktikatzea.
Yoga saioetan arnasketa egokia, erlaxapena eta ariketa ezberdinak praktikatzen dira. Horien bidez osasun ona, lasaitasuna, ongitasun orokorra,… lortzea da Yoga saioen helburua.
Informazio gehiago nahi duenak 6577228141 telefonora deitu dezala.