Yolanda Arangurenek bidalitako bertsoak

Yolanda Arangurenek Danbolineko Postontzira bidalitako bertsoak:
OSTALARITZA HILTZEAR
HAINBAT KARTEL HORTIK ZEHAR
TURISMO ZERBITZU TA KULTURAK
BIDEA DUTE MEHAR
KRISI GALANTA IRISTEAR
OGIBIDEA GALTZEAR
ENE BAITAKO GALDERA MAIZ DA
HORRELA OTE BEHAR.
GOBERNUEN ONARPENA
MUGITZEN BAIT DUTE DENA
GOSE, GERRA KUTSADURAK HILAK
MILIOIKA DOZENA
LAROTAHEMERETZI LERDENA
EHUNEKO BATA GIZENA
KOBID AITZAKIPEAN SARTUKO
DIGUTE EZTENA.
GUTXI BATZUK BIZI GURA
BESTE GUZTION KONTURA
NBE, OME, KOMUNIKABIDE
BERAIEN ESKURA
EGIN DEZAGUN LOTURA
BERAIENTZAKO ONURA
OSASUNAREN AITZAKIPEAN
DEBEKU, ZENTSURA
BERANDUEGI IZAN AURRETIK
GAITEZEN KONTURA.
Egilea: Yolanda Aranguren
Doinua: MENDIAN GORA HARITZA



https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg