ZAA!19 Zestoako Antzerki Astea
— 2019-06-13Kaixo lagunok!
Pozez estreinatzen dugu Danbolineko komunitatean gure txokoa. Espazio honetan gure jarduerari buruzko informazioa ematen joango gara; ikasturtearen nondik norakoak, prestatzen ari garen antzezlanak, izango ditugun emanaldiak, ZAA!(Zestoako Antzerki Astea)…
Eta hain zuzen ere, azken honekin hasi nahi dugu gure lehen ekarpena, ZAA!19-ko informazio orokorrarekin.
Aurtengo antzerki astea ekainak 24tik 29ra izango da, eta ondorengo programazioan ikus daitekeen gisan berrikuntza ugari ditu edizioak:
Ekainak 24, astelehena
19:00ean “BI NI” haurren antzerkia, Mikel Ibargurenen gidaritzapean. Kultur aretoan. Prezioa 2€
22:30ean “FLORIDA” kale-antzerki ibiltaria, Amancay Gaztañagak sortua eta zuzendua. Zestoako Bandako zenbait kidek hartuko dute parte antzezlanean. Lili jauregian izango du hasiera. Prezioa 9€
Ekainak 25, asteartea
22:30ean “FLORIDA” kale-antzerki ibiltaria, Amancay Gaztañagak sortua eta zuzendua. Zestoako Bandako zenbait kidek hartuko dute parte antzezlanean. Lili jauregian izango du hasiera. Prezioa 9€
Ekainak 26, asteazkena
22:30ean “FLORIDA” kale-antzerki ibiltaria, Amancay Gaztañagak sortua eta zuzendua. Zestoako Bandako zenbait kidek hartuko dute parte antzezlanean. Lili jauregian izango du hasiera. Prezioa 9€
Ekainak 27, osteguna
18:30ean herritarrentzat mahai inguru irekia. Gaia: Herri antzerkia, norentzat eta zertarako? eta kultur mahaiaren garrantzia. Kultur arloan lan egiten duten profesional desberdinek hartuko dute parte honetan. Jubilatuen tabernan.
20:30ean “ORLAC-EN ESKUAK” antzezlana. Ainhoa Odriozolak idatzitako testua, Luken Etxeberria zuzeneko musikan eta Amancay Gaztañagaren zuzendaritzarekin. Kultur aretoan. Prezioa 6€
Ekainak 28, ostirala
20:30ean “ORLAC-EN ESKUAK” antzezlana. Ainhoa Odriozolak idatzitako testua, Luken Etxeberria zuzeneko musikan eta Amancay Gaztañagaren zuzendaritzarekin. Kultur aretoan. Prezioa 6€
Ekainak 29, larunbata
11:00ean Amancay Gaztañagak gidatutako antzerki ikastaro irekia herritarrentzat. Aurretik izena eman beharko da 636 906 737 telefonoan. Jubilatuen tabernan izango da.
20:00ean “ZAZPI SENIDEKO” antzezlana Axut!-Artedrama-Le petit theatre du Pain-en eskutik, Ander Lipus zuzendari duelarik. Kultur aretoan. Prezioa 6€
Sarrerak salgai daude Zestoako Turismo Bulegoan
Zuen gustukoa izatea espero dugu. Animatu antzerkiaz gozatzera!
Egin zaitez bazkide