Zabalik dago Errigorako produktuak eskatzeko epea
— 2022-03-11Bete ezazu despentsa urte guztirako
Aurten ere, Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatu nahi dizu. Martxoaren 10etik 30era Agerreko (Nafarroa hegoalde eta erdialdeko) oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz, pasta eta lekale-sortak eskatu ahal izango dituzu, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Azken urteetan Errigorarekin bat egin dugun milaka herritarren hautuei esker pausu sendoak ematen ari dira Nafarroako baratzean, oinak lurrean eta emeki, bestelako ekoizpen eta banaketa-ereduak ohiko bihurtzeko bidean. Lur-eremu berriak jarri dituzte bestelako ereduen esku, kanpotik ekartzen zituzten produktuen ekoizpena gurean berreskuratzen lagundu dugu, hainbat ekoizleri ekologikora trantsizioa egiteko bultzada eta babesa eman diogu eta euskarari olio-errota eta konĀtserba-etxeetako ateak zabaldu dizkiogu. Bistan da hori guztia ez dagoela egun batetik bestera egiterik; oraindik bide luzea dugu elikadura-burujabetzara, baina egindako bideak erakutsi digu ekoizteko erak aldatzeko bide eraginkorra izan daitekeela kontsumitzeko modua aldatzea. Zatoz gurekin!
Kanpaina urtean behin egiten da eta, beraz, ideia eskaera handiak egitea da: urtean behin, urte guztirako. Horregatik, olioa bidoietan eskaintzen da eta arroza, pasta eta barazki-kontserbak 12 unitateka.
Banaketa
Banaketa maiatzean egingo dugu Zestoako AEK euskaltegian. Aurrerago zehaztuko ditugu egun eta ordu zehatzak.
Ordainketa
Ordainketa txartel bidez eginez gero, 100 eurotik gorako ordainketak bi zatitan egiteko aukera izango duzu (erdia martxoan eta bigarren zatia apirilean). Hala egiten ez baduzu, dena batera ordainduko duzu, eskudirutan, produktuak jasotzean.
Guzti hau auzolanean antolatzen da. Hain zuzen, herriz herri informazioa zabaltzen, eskaerak bideratzen eta produktuak biltegiratu eta banatzen ari garenon lan boluntarioari esker, Zestoan bertan jaso daitezke, hortaz, produktuak ekoizlearen jatorrizko prezioan. Hau da, olio-errota edo kontserba-etxera joanda ordainduko zenukeen prezio berean.
Eskaerak
Eskaerak www.errigora.eus webgunean egin daitezke, baita 848 87 12 23 telefonora deituta ere. Hala ere, inork arazorik edo zalantzarik balu, zestoa@aek.eus helbidera ere idatz dezake.
Egin zaitez bazkide