Albisteak

Zaintza sistema publikoaren aldeko greba deitu dute biharko ELAk eta LABek

Zaintza sektore publikoa aldarrikatzeko greba eguna deitu dute biharko ELA eta LAB sindikatuek. Azaroren 17an eta urtarrilaren 26an zaintzaren sektore publiko baten alde egindako mobilizazioen hirugarren eguna izango da biharkoa. Babestu Bizkaia, Babestu Araba, Gipuzkoako Senideak, pentsiodunen plataformak, kolektibo feministak, Itaia, Irauli Zaintza edota Malen etxeak ere bat egin dute deialdiarekin.

Gertu dugu Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna eta ELAk erakundeen jarrera salatu du: “Aste honetan bertan ezagutu dugu Eusko Jaurlaritzaren kanpaina Emakunderen bitartez egindakoa Emakumeen : Nork zaintzen du? Arazo honi irtenbidea emateko gizartearen eta erakundeen inplikazioa eskatuz” azaldu du. Eusko Jaurlaritzari Martxoaren 8an “ahoa hitz politez betetzen zaiela” salatu du sindikatuak eta erakundea  “beste aldera begira urteak” daramatzala azaldu dute. Zaintza eredua aldatzeko borrokan jarraitze dute: “Kosta hala kosta, defenditzen duten eredua kosta ahala kosta defenditzen duten ereduak ez die  bizi baldintza duinik bermatzen, ez langileei, ez eta erabiltzaileei ere” nabarmendu dute.

Biharko grebak zaintza-funtzioa aitortzeko “inflexio puntu bat baino gehiago” izan behar duela azpimarratu du LABek eta horretarako, zuzeneko kudeaketarako sistema publiko unibertsal, doako eta komunitario bat eskatu behar dela esan dute.

Argazkia: 2020ko abenduko greba eguna Gisasola egoitzan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide