Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Astelehenean, otsailaren 12an, Zestoako 3Z Elkarteak (Zahartzaroa Zainduz Zestoan) antolatutako “XXI. mendeko adinekoen zaintza hobetzeko bidean” izeneko hausnarketa saioa egin zen. 26 lagunek parte hartu zuten, horietatik 22 emakumezkoak eta 4 gizonezkoak izan ziren.
Saioak bi helburu bete nahi zituen, alde batetik, Zestoako herritarrak zaintzaren inguruan hitz egiteko elkartzea eta bestetik, gaian izan ahal dituen ariak identifikatzea. Bide batez, 3Z elkartea gertuagotik ezagutzeko aukera izan zen.