Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Udalak jakinarazi duenez GI-631 Zumaia Zestoa norabide bakarrean moztuta egongo da eguerdiko 14:15etatik 18:00etara bitartean eta GI-2633 errepidea, berriz, itxita egongo da Zarautz eta Iraeta artean 14:00etatik 18:30etara bitartean. Iraetatik Aizarnazabalgo bidegurutzerainoko tartea irekita egongo da norabide horretan.
Autopistari dagokionean, AP-8tik Zestoako ordainlekuan aterata, Itziar aldera bakarrik joan ahal izango dute autoek. Zumaiara joateko, Zarauzko ordainlekuan atera beharko da eta kostako errepidea erabili. Zestoako AP8ko autopistaren ordainlekuko sarreran, aipatutako saihesbideetan AP-8 autopista erabili behar dutenei agiria emango zaie zerbitzua doakoa izan dadin.