Zatozte Markesinara!

Astean zehar markesinan gabiltza hainbat zestoar, eta zu ere bertaratzea nahiko genuke. Hainbat eremutako herritarrek COVIDak ekarritako ondorioek nola eragin dieten azaltzen ari dira eta beren bizipenak kontattzen. Zurea ere entzutea nahiko genuke. Bertan dauden beste herritarrekin konpartitu ditzakezu esperientziak, edo Markesinako buzoira bota azken hilabeteetan bizitako kontuak.

Bestalde, herriko kultur sortzaileen ekarpenekin osatutako otarra daukagu Markesinan. Etorri, zuen bizipenak kontatu eta zozketako zenbakiak erosi!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide