Albisteak

Zazpi positibo atzeman ditu Osakidetzak azken bi egunetan herrian

Zazpi kasu positibo atzeman ditu Osasun Sailak azken bi egunetan Zestoan: lau asteazkenean eta hiru, atzo, osteguna. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 564,97koa da herrian.

Eskualdean 17 kasu atzeman dituzte, gehienak Zarautzen, zazpi positibo baieztatu dituzte han. Azpeitian lau kasu atzeman dituzte, bi Zumaian eta bakarra Orion. Azkoitian, Getarian, Errezilen, Beizaman, Aian eta Aizarnazabalen ez dute positiborik zenbatu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide