Albisteak
Zazpi positibo atzeman ditu Osasun Sailak asteburuan Zestoan
— 2021-03-01Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid-19ari buruzko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera, Zestoan zazpi kasu atzeman ditu Osakidetzak asteburuan egindako PCR eta antigeno frogetan: bost ostiralean eta bi atzo, igandea. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko tasa 590,65 kasukoa da herrian eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,10era igo da (ostiralean 1,06koa zen).
Eskualdean 23 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako frogetan. Kasu gehienak Zestoan zenbatu dira. Azpeitian, sei positibo detektatu dituzte, bina Getarian eta Zarautzen eta hiru Zumaia. Azkoitian, Errezilen eta Aizarnazabalen kasu bakarra atzeman dute bat eta Beizaman, Orion eta Aian bat ere ez.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide