Albisteak

Zazpi positibo atzeman dituzte aste honetan Zestoan

Osasun Sailak jakinarazi berri dituen datuen arabera, zazpi kasu atzeman dituzte herrian astelehenetik ostegunera egindako PCR eta antigeno frogetan herrian: hiruna astelehen eta asteartean eta bat ostegunean. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia metatua 282,29koa da herrian eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,38koa.

Eskualdean 47 kasu zenbatu dituzte astelehenetik ostegunera bitartean gehienak Zarautzen, 17 hain zuzen ere. Azpeitian hamar positibo atzeman dituzte, bakarra Azkoitian eta seina Zumaian eta Aian. Orion, Beizaman, Errezil, Getarian eta Aizarnazabalen ez dute kasurik zenbatu.

LABIĀ  bilduko da gaur

Mugikortasuna eta barruko jarduera mugatzea aztertuko du gaur LABI teknikoak arratsaldeko 16:30ean hasiko den bileran. Itxiera perimetrala aplikatzea proposatu zuen atzo azken 14 egunetako intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 400 baino handiagoa den 5.000 biztanletik gorako udalerrietan eta lurraldeetan. Bestalde, establezimenduen barruko ordutegia murriztea ere proposatu zuen: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Gaur erabakiko da neurri horiek indarrean sartuko diren eta hala bada, noiz sartuko diren.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide