Albisteak

‘Zergatik mobilizatu urtarrilaren 29an?’ aurkezpen saioa egingo du GKSk larunbatean

Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazio nazionalak antolatu ditu urtarrilaren 29rako, Bilbon eta Iruñean, Burgesiaren diktadura gelditu. Ofentsiba ekonomiko eta politikoa borrokatu lelopean. Manifestazioaren berri emateko aurkezpen saioak egiten ari dira herri herri. Larunbatean, hilak 8, Zestoan egingo dute saioa, goizeko 11:00etan, Alonderon.

Bestalde, Bilboko deialdira joateko autobusa antolatu dituela jakinarazi du GKSk. Eskualdeko autobuserako txartelak Azpeitiko Haginpe tabernan, Azkoitiko Dean tabernan eta Zestoako Portale tabernan eskura daitezke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide