Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Mikel Arregi (Zestoa), Mari Karmen Arregi (Aizarnazabal), IƱaki Ostolaza (Zumaia) eta Haritz Alberdi (Getaria) alkateek eta UEMAk lau herri hauetako osasun zentroetan euskaraz ez dakien mediku bat kontratatu izana salatzen duen gutun bat helarazi diote Osakidetzari.
Aipatutako udalerrietan mediku elebiduna jar dezatela eskatu dute, erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatzeko helburuarekin. Euskaraz ez dakien sendagile bat kontratatzea “benetan larria” iruditzen zaiela azaldu dute eta aipatutako udalerrien errealitate linguistikoa kontuan hartuta, profesional euskaldunak bermatzea “behar beharrezkoa” dela.
Irakurri hemen gutuna.