Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den asteazkenean, apirilaren 27an, izan zen Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako zozketa Donostiako Kirol Etxean. Zozketa horren ondorioz, Zestoa Asteasuren aurka lehiatuko da final-hamaseirenetan.
Herriarteko txapelketan hiru mailatan lehiatzen dira herrietako pilota elkarteak: kadeteak, jubenilak eta nagusiak. Joaneko partidak maiatzaren 8ko asteburuan jokatuko dira Asteasun, eta itzulerakoak maiatzaren 15eko asteburuan Zestoan.
Eskuzko txapelketan 25 herrik hartuko dute parte aurtengo edizioan, zortzi herri lehiatuko dira palaz eta 3 herri zesta-puntan.
Txapelketaren gaineko informazio guztia Gipuzkoako Pilota Federazioaren webgunean duzue: www.gipuzkoapilota.eus
IRUZKINDU