Zestoa auzoherria!

Zestoako Ehbildu osatzen duten hainbat auzotarrek bilkura egin zuten atzo Arroa Goiko elkartean. Bertan, datorren legegintzaldian auzoek elkarren artean izango duten sareaz jardun zuten, alde batetik, eta auzoek Udalarekin izan beharreko harremanaz, bestetik. Bide batez, ostiralean Arroa Behean egingo den herri programaren aurkezpenera bertaratzeko gonbita luzatu zieten herritarrei.

Hemen duzue bideoa:




 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide