Albisteak

Zestoa ‘Berdinbidean’ egitasmoaren parte izango da

Berdinbidean egitasmoaren helburua Gipuzkoako 10.000 biztanletik beherako herrietan berdintasun politikak sustatzea eta sendotzen laguntzea da.

Egitasmo horrek, Gipuzkoako Udalerri txikietako udalei aholkularitza teknikoa eskaintzen die. Zerbitzu honek bi helburu ditu: berdintasun politikak garatzeko eta indartzeko laguntza hurbiletik eskaintzea eta egiten den lanaren egonkortasuna eta sendotasuna bilatzeko pausoak ematen laguntzea.

Bideo honek Berdinbidean programa zer den azaltzen du:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide