Komunitatea
Zestoa birsortzen
— 2016-11-16Zestoako Sortuko honako gutuna bidali digu, herritarreiĀ eztabaida prozesuan parte hartzeko gonbita eginez:
Kaixo, Lagun:
Honez gero entzunda izango duzu SORTU birfundazio prozesu batean sarturik dagoela, eta horren harira jarri dugu herritarrekin harremanetan. ABIAN prozesua burutu zuen Ezker Abertzaleak, bere buruaren inguruko zein Euskal gizartearen inguruko hausnarketa orokorrak egin genituen hainbat kidek, eta ondorioz, SORTUri dagokio orain, eztabaida hartako ondorioak hartu eta bere burua birfundatzea.
Prozesu independentista bat martxan jartzera goaz, Euskal Estatua sortzera goaz. Gure herria burujabe izango den egoera lortuko dugu hurrengo hamarkadan, gizarte aurreratu eta justu bat izango duen herria haiz zuzen ere. Horretarako, aliantzak beharko ditugu: alderdi politikoak, indar sindikalak, kultur eragileak, norbanakoak, herri mugimendua eta beste hainbat pertsona batu behar ditugu prozesu independentista honetan. Ezinbestean, gure burua berrasmatu eta makineria martxan jartzea dagokigu.
Prozesu honetan ahalik eta kide gehienok parte hartu behar dugu, eta horretarako akreditatu egin behar duzu. partehartu.sortu.eus webgunean izena eman behar duzu, edo horretarako zailtasunak izanez gero Sortuko kideekin kontaktuan jarri. Kontu honekin aldaketa sakon bat egin dugu: eztabaidarako izena eman behar da nahi ta nahi ez, eztabaidarako eta botoa emateko eskubidea izango ditu akreditatuak, baina ez du zertan batzar batean eman beharko, lehen aipatu dugun web orriaren bitartez eman dezake bere bozka.
Urriaren 8an aurkeztu zen ponentzia politikoa, eskuragai dituzue ponentzia osoa eta laburpena sortu.eus web orrian. Azaroak 19 larunbata, goizeko 10etan, kultur etxean ponentzia honen aurkezpena izango dugu streaming bidez. Azkenik, azaroak 26, larunbata, goizeko 10:30etan, eztabaida gunea egongo da kultur etxean. Horren ostean, zerrendak osatzeko tartea etorriko da, eta azkenik, urtarrilaren 21ean KONGRESU NAZIONALA burutuko da, Birfundazio prozesuari amaiera eman eta prozesu independentistari abiada jarriz.
Besterik gabe, prozesu honetan bidelagun izango garelakoan
Zestoako Sortu
Egin zaitez bazkide