Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren astean ospatuko da Jubilatuen Astea Zestoan. Igandean emango diote amaiera urteroko bazkariarekin 14:00etan Gurutze jubilatuen tabernan.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute, igandea, azaroak 24, baino lehen. Horretarako 943 147 091 zenbakira deitu beharko da. Menuak 40 euroko balioa izango du eta hurrengo platerek osatuko dute: urdaiazpiko iberikoa, foie gras gazi-geza saltsarekin, arrain zopa, piper beteak, arkumea errea, tarta izozkiarekin, ardoa eta kafea.