Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Azaroaren 25ean, astelehena, bingoa izango da 16:00etan jubilatuen tabernan. Asteartean, hilak 26, karta jokoa Gisasola egoitzan, 17:00etan eta hurrengo egunean, osteguna, hilaren 28an, karta jokoa egingo da berriz, 17:00etan San Juan egoitzan. Ostiralean, hilak 29, 18:00etan, gaztaina janaz gozatua ahal izango dute Gurutze jubilatuaren tabernan. Larunbatean, azaroak 30, ibilaldi bat egitera irtengo dira elkarrekin eta ondoren mokadua egingo dute jubilatuen tabernan. Asteari amaiera emateko, igandean, abenduak 1, urteko hildakoen omenez meza ospatuko da, eta ondoren bazkaltzeko elkartuko dira jubilatuen tabernan.