Albisteak

Zestoa eta Urepele musikaren bidez elkartu ziren atzo

Atzo, urriak 18, Urepelen, Lin Ton Taun talde zestoarrak kontzertua eskaini zuen Trikizio eta Gatibu taldeekin batera. Zestoa eta Urepeleren arteko senidetzari esker, Zestoatik autobusa antolatu zen bertara joateko, eta senidetzearen ordezkaritza ere presente izan zen ekitaldian.

Mila lagunetik gora bildu ziren kontzertuan, eta giro aparta nagusitu zen gau osoan. Argazkian, bertaratu ziren zestoarrak Lin Ton Taun taldeko kideekin batera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide