Zestoa Futbol Taldeko asteburuko partidak:

 

 

 

GORENGOEN MAILA

ZESTOA FT – ORIOKO FT (PROMOZIOKO LEHEN PARTIDUA )

MAIATZAK 19 IGANDEA Arratsaldeko 17:30tan Iraetako Futbol Zelaian

Zestoako lehen taldea larri dabil aurtengo denboraldian eta igande honetan promozioko joaneko neurketa jokatuko du Oriokoren aurka.

Jokalariek zaleen babesa eskatu dute iganderako . Herriko jendearen animoak hasieratik amaitu arte garrantzitsuak izango direlako eta zaleen bultzada eskatzen dute. Zuzendaritzak ere zuen bufanda txuribeltzarekin zelaira etortzea eskatzen du,horrela guztion indarra eduki zezaten.Guztioan artean mailari eutsi behar diogu !!!!

 

Jubenil mutilek ere partida garrantzitsua dute. Final laurdenetako kanporaketa zuzena izango dute Mikel Garciak eta Jon Mirandak zuzentzen duten taldeak,Donostiako Lengokoak ” A” ren  kontra. Irabazlea finalerdietarako sailkatuko da.Animo!!

Datorren asteburuan honako partidak izango dituzte gure taldeek:

  • Gorengoen maila: ZESTOA FT – ORIOKO . Igandean , 17:30etan, Iraetan
  • Jubenil mutilak (kopa final laurdenak): ZESTOA FT – LENGOKOAK . Larunbatean, 16:00etan, Iraetan
  • Kadete mutilak (Igoera fasea): ZESTOA FT- AIZKORRI .Larunbatean , 12:30etan, Iraetan.
  • Kadete neskak (Igoera fasea) :ZESTOA FT – HONDARRIBIA Larunbatean, 18:00etan, Iraetan.
  • Infantil neskak F-8 (Kopa) : AMAIKAK BAT – ZESTOA FT .Larunbatean,11:00etan, Errotazar futbol zelaian (Deba)

 

AUPA ZESTUA!!!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide