Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final-zortzirenetako itzuliko partidak jokatu dituzte asteburu honetan. Palistek Andoaindarren aurka jokatu zuten eta ezin izan zioten lehenengo partidetan eskuratutako emaitzei buelta eman. Andoaindarren aurkako joan-etorria 0 eta 6 galduta, agur esan behar izan diote txapelketari.
Eskuzko taldeak ere ez du zorte handirik izan. Zestoako kiroldegian jokatu zituzten larunbatean itzuliko partidak Alegiaren aurka. 1 eta 5 galdu dute guztira eta hauek ere txapelketatik kanpo gelditu dira.