Albisteak

Zestoa hobeto ezagutzeko urteko azken bisita gidatua egingo dute abenduaren 6an

“Ezkutuko altxorrak” egitasmoaren baitako urteko azken bisita egingo dute Zestoan, datorren abenduaren 6an.  Vicente Davilaren gidaritzapean herriko txokoetako historiaz gozatzeko aukera izango da doan. Bisitan, Zestoako gune historikotik ibilbidea egingo du Davilak, San Inazioren garaiko ondarea eta Santuaren erreferentzia zuzenak nabarmenduz. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, Urola Erdiko turismo bulegoan (943 15 18 78 ). Bisita doakoa izango da eta izena ematen dutenak, eguerdiko 12:00etan izango dute hitzordua Foru plazan.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide