“Zestoa marrazkitan” egitasmoa jarri du martxan Ekain Guraso Elkarteak
Danbolin— 2024-05-082024-2025 egutegia osatzeko Ekain Guraso Elkarteak “Zestoa marrazkitan” egitasmoa jarri du martxan. Haurrek beraien begietatik egindako marrazkiak jaso nahi ditu guraso elkarteak, “beraien auzoak, paisaiak, txokoak, jolasak, festak, abestiak, animaliak, koloreak…”.
Parte hartu nahi dutenek, barrenean atxikita dagoen dokumentua deskargatu beharko dute marrazkia egiteko eta datorren maiatzak 31n, ostiralean, Ekain guraso elkarteak udaletxe azpian jarriko duen mahaian entregatu beharko du, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Marrazkiaren atzo aldean parte hartzailearen izena, abizena eta maila jarri beharko dira.
Marrazki guztiekin osatutako egutegia irailean jarriko da salgai.