Albisteak

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren ikasturteko lehen ibilaldia egingo dute

2023-2024 ikasturteko lehen ibilaldia egingo dute Zestoa Osasuntsu programako kideek. Hilaren 28an, Zestoako aztanategira joango dira. Honakoa izango da ibilbidea: Kiroldegi aurrean dagoen haur parkea- Lau Iturri- Idiakaitz eremua-Bainuetxeko tren geltokia-Bainuetxea-Bidezaharra-Kiroldegia ( 2,5 km).  Zaragozako Unibertsitateko kideek bertan egiten diren lanen azalpenak emango dituzte.

Irteera goizeko 10:00etan izango da, kiroldegi aurrean. Kiroldegira itzultzean, mokadutxoa egingo dute.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide